×

Mezua

Lo sentimos - este evento no puede ser visto con ese enlace. Es posible que el elemento haya sido actualizado mientras que visitaba el sitio web.

SPRI. Egokitu zure enpresa datu pertsonalak babesteko legedira (II)

Lunes, 28. Mayo 2018 14:00 16:00
Enpresak eta Merkataritza

Ikastaro honetan enpresa txikiek eta edozein sektoretako autonomo profesionalek DBLOk* biltzen dituen printzipioak, eskubideak eta betebeharrak ezagutuko dituzte. Trebakuntza hau enpresek erabiltzen dituzten datu pertsonal guztien testuinguruan kokatzen da. Gainera, partaideek beren webgunean, komertzio elektronikoan edo e-postako marketin-kanpainak bidaltzean IGMEZLren** arabera bete behar dituzten lege-baldintzak ere ezagutuko dituzte. Ikastaroan datuen babesei buruzko bestelako gaurkotasun gaiak ere jorratuko dira (cloud computing-aren legezkotasuna, cookie-politika edo ahaztua izateko eskubidea). Ikuspegi osoagoa edukitzeko, gomendatzen da bi ikastaroak egitea.

(*)DBLO: Abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa, Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteari buruzkoa.
(**)IGMEZL: 2002ko uztailaren 11ko 34/02 Legea, Informazioaren Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzkoa.

Helburuak

  • Enpresako Segurtasun Dokumentua nola idatzi eta zeintzuk diren hartu beharreko segurtasun-neurriak.
  • Gure e-posta bidezko marketin-bidalketek legea betetzen dutela ziurtatu.
  • Cookie-politikako klausula legalak nola idatzi.
  • Zer da eta nola erabili ahaztua izateko eskubidea.
  • Cloud-computing arloko lege-betekizunak.

Programa

  • Gure enpresako Segurtasun Dokumentua.
  • Hartu beharreko segurtasun-neurriak.
  • Datu pertsonalen tratamendua publizitate-hedapenerako edo e-posta bidezko marketina egiteko.
  • Ahaztua izateko eskubidea, zer da eta nola erabili.
  • Zer informazio biltegiratzen du gure webguneak? Cookieak.
  • Cloud-computing aroloko alderdi legalak.
  • Datu-babesaren inguruko Europako Araudiaren berrikuntzarik nagusienak.

Nori zuzenduta

Interneteko baliabideak doan eta erraz erabiltzen ikasi nahi duten mikroenpresak edo autonomoak.

Noiz

2018ko maiatzaren 28an, 14:00etatik 16:00etara.

Non

Dolores Ibarruri Pasealekua z/g, B lokala.

Izen-ematea

Laster.

SUBIR